Likidoak
iragaztea

Kontsumigarrietan egindak ogastua murriztea eta
ekoizpena handitzea.

Mekanizazioaren kostuak

Mekanizazio prozesuen barruan, ebakitzeko fluidoarekin eta tresnarekin lotutako kostua, guztira, kostu osoaren % 25 da batez beste, azterlan independenteen arabera, hala nola Brinksmeier irakasleak egindakoa (Institut Werkstofftechnik Bremen). Horregatik, ebakitzeko fluidoaren iragazketak mekanizazio-prozesua hobetzen du.

Kostuak murriztea

  • Ebakitzeko fluidoen balio-bizitza 3 eta 5 aldiz artean luzatzea makinan.
  • Ekoizpen-instalazioen eta ebakitzeko tresnen iraupen handiagoa (mikrohigatzea).
  • Gastuen murrizketa handia ekoizpen-instalazioen garbiketan.
  • Prozesuaren fidagarritasun handiagoa; akatsak murriztea.

Ekoizpena handitzea

  • Mekanizatzeko piezen azaleraren kalitatea hobetzea.
  • Fabrikazio-denbora laburragoa, ebakitzeko fluidoaren etekina handitzen baita.
  • Prebentziozko mantentzerako eta ekoizpen-mantentzerako emandako eskulana murriztea.
  • Aurreikusi gabeko makinen gelditzeak eta ekoizpenaren gutxitzeak murriztea.
solucion

Likidoak iragazteko irtenbideak, sistema bakarraren bidez edo zenbait sistema konbinatuz aplika daitezkeenak

Kontsumigarririk gabeko iragazketa

  • img_04
  • IBD iragazketa laminarra
    Kontsumigarririk gabeko sistemak; ez du ia higadurarik, eta ez du mantentzerik behar. Modu fidagarri eta iraunkorrean iragazten ditu olio arraroak eta >5-20 µm arteko partikula oso txikiak.

    300 eta 5000 L arteko emariak minutuko. Iragazki zentralizatu batera makina bat baino gehiago konektatzeko aukera ematen du.

Bazkide teknologikoa

Hainbat teknologietan espezialistak diren ingeniaritzekin lan egiten dugu, konbinatzeko eta irtenbiderik eraginkorrena diseinatzeko kasu bakoitzean

Garbitzeko ekipamendu mugikorrak eta makina-erremintarako osagarriak

Prozesuan ebakitzeko fluidoak garbitzeko eta berreskuratzeko ekipamendu mugikorrak

MKR eta Ringler dira gure bazkide teknologiko liderrak makina-erremintak eta haien emultsio-andelak garbitzeko sistemetan.

MKR ekipamenduak erabileran, etekinean eta ergonomian malguak izateagatik bereizten dira hainbat aukera eta gama osoa dutelako. Andelen edukiera 250 eta 1000 l artekoa da. Ringler ekipamenduen edukiera 250 l baino txikiagoa da, baina aukera zabala duenez, bildutako materiala kanpoan pila daiteke.

limpieza

Ehaff, ERRENTAGARRITASUN HANDIKO INBERTSIOA

12 urte baino gehiagoko esperientzari eta gure bezeroengan dugun konfiantzari esker, nahikoa ezagutza loru dugu zeuk eskatzen duzun proiektuari arrakastaz ekiteko.
Jarraitu irakurtzen