Txirbila
tratatzea

Kostuak murriztea, txirbilaren kudeaketa
eraginkorraren bidez

Txirbila tratatzearen garrantzia

Ebakitzeko olioaren bidez edo hozgarrien bidez mekanizatutako txirbilek, zentrifugazioaren edo bestelako metodoen bidez ez badira tratatu, normalean ebakitzeko fluidoen % 20 eta % 30 dute, eta hondakin arriskutsutzat hartzen dira. Beraz, baimendutako kudeatzaile baten bidez kudeatu behar dira. Horrek, kostu osagarria ekartzen du enpresarako. Txirbila zuzen tratatzen bada, berrerabiltzeko edo saltzeko berreskura daiteke. Horrez gain, ebakitzeko fluidoa berreskura eta berrerabil daiteke.

Txirbilaren kudeaketa eraginkorraren abantailak

  • Berreskuratutako txirbilaren balioa handitzea
  • Fluidoak berreskuratzea.
  • Fluidoak kudeatzeko kostua murriztea.
  • Biltzeko beharrak murriztea.
  • Txirbila manipulatzeko eta garraiatzeko denbora laburtzea.

Hainbat teknologietan espezialistak diren ingeniaritzekin lan egiten dugu, konbinatzeko eta irtenbiderik eraginkorrena diseinatzeko txirbilaren tratamenduarekin zerikusia duen kasu bakoitzean.

Txirbila hutsean edo uhal garraiatzalearen bidez garraiatzea

  • img_01
  • Txirbil-garraiatzaileek mekanizazio-zentroetatik tobera biltzaileraino eramaten duten txirbila. Horrela, leku bakar batean pilatzen dute, geroago egindako tratamendua errazteko.

Txirbila briketatzeko makinak

  • img_02
  • Txirbilak trinkotzeak txirbilak biltzeko eta garraiatzeko behar den eremua murrizteko aukera ematen du. Hezetasunaren ehunekoa mailarik txikienera murrizten du. Bereziki interesgarria da txirbila urtu behar den kasuetarako.

Bazkide teknologikoak

Hainbat teknologietan espezialistak diren ingeniaritzekin lan egiten dugu, konbinatzeko eta irtenbiderik eraginkorrena diseinatzeko txirbilaren tratamenduarekin zerikusia duen kasu bakoitzean.

Ehaff, ERRENTAGARRITASUN HANDIKO INBERTSIOA

12 urte baino gehiagoko esperientzari eta gure bezeroengan dugun konfiantzari esker, nahikoa ezagutza loru dugu zeuk eskatzen duzun proiektuari arrakastaz ekiteko.
Jarraitu irakurtzen