Ehaff

Fluidoak berrerabiltzeko, airea garbitzeko eta
txirbil metalikoa kudeatzeko ingeniaritza

Dugun 12 urte baino gehiagoko eskarmentuari eta gure bezeroengan dugun konfiantzari esker, nahikoa ezagutza lortu dugu zeuk eskatzen duzun proiektuari arrakastaz ekiteko.

Hainbat teknika ditugu, eta, horrez gain, gure bazkide teknologikoek baldintzarik gabeko laguntza eman ditugu. Horri esker, gure helburua bete dugu: gure bezeroak gogobetetzea eta haien esker ona lortzea.

Haien beharretara egokitutako askotariko irtenbideak
Jardunean hasi zenetik, 2001. urtean, EHAFFek espezializazio- eta ezagutza-maila oso handia lortu du, besteak beste, arlo hauetan:

  • Aholkularitza eta Metalworking fluidoen hornidura.
  • Industria-prozesuetan, ebakitzeko fluidoak berreskuratzea (iragazketa) eta berrerabiltzea.
  • Mekanizazio-prozesuetako hozgarriek eta lubrifikatzaileek sortutako aerosolen, lainoen, lurrunen eta keen airearen xurgapena eta arazketa.
  • Txirbilen kudeaketa eta tratamendua. Txirbilen garraio hidrauliko, pneumatiko eta mekanikoa. Txirbil metalikoen birrintzea, zentrifugatzea eta briketatzea. Banakako ekipamenduetarako eta ekipamendu zentralizatuetarako irtenbideak.

Ehaff, ERRENTAGARRITASUN HANDIKO INBERTSIOA

  • Erronka

    Metalak mekanizatzen dituzten enpresek hondakinak eliminatzeko gero eta handiagoak diren gastuei egin behar diete aurre. Horrez gain, Administrazioak gero eta presio handiagoa egiten du ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izan dezan.

    Horrez gain, lehengaien kostuak gora egin du, nabarmen, azken urteetan. Lehengaia ondasun eskasa da, eta are gehiago garatzeko bidean diren herrialdeen eskaera, hala nola Txina, India eta Europako ekialdeko herrialdeak.

  • Irtenbidea

    Enpresak aurrean erronka bat badu ere, badirudi ingurumen-jarduerek, enpresari kostu handiagoa ekarri ordez, lehiakortasuna ekartzen dutela. Beraz, positiboa izan liteke bere emaitzen konturako.

    Fluido hozgarriak eta txirbil metalikoak berriz erabiltzeko aukera ematen duten teknologiak daude. Horrenbestez, kostuak aurreztuz gain, abantaila lehiakorra ere bada enpresarako.

  • Onurak

    Txirbilaren kudeaketa eraginkorrak, fluidoak berrerabiltzeak eta airea garbitzeak aurrezki handiak ekar ditzakete, bai materialetan bai horiekin lotuta dauden bestelako kostuetan (tresnetan egindako gastua, mantentze-orduak, hondakinen kudeaketa, materiala garraiatzea eta abar).

    Halaber, ingurumen-baliabideak arduraz erabiltzeko aukera ematen dute.

Ehaff enpresan konfiantza duten bezeroak

EHAFFen txirbilak ebakitzeko eta tratatzeko fluidoen iragazketa laminarreko hainbat instalazio egin ditugu. Ezagutu gure bezeroetako batzuk:

  • AL-KO
  • Ampo
  • Bosch
  • CAF
  • Endaki
  • Fagor Ederlan
  • Fersa
  • FIT Automoción
  • Garay
  • Gerdau Sidenor
  • KYB
  • Mapsa
  • Neco
  • Pierburg
  • SAVERA
  • Soraluce
  • Tumesa
  • Ulma
  • Voith Paper
  • WEC
  • Zalain Transformados